21.1.10

HIYAB



Aukeratutako beste gai bat “hiyab” izan da. Emakume askok beren borondatez janzten dute hiyaba, ilea estaltzen duen zapia. Batzuk, oihala kulturarekin edo erlijioarekin lotutako usteengatik jartzen dute. Beste batzuk, aldiz, klase baxuagokoak, ohituraz erabiltzen dute eta ez dute arrazoiari buruz pentsatzen. Horretaz gain, zapi islamdarra eta janzkera modernoa elkartzen dituzten estilo pila bat daude. Emakumeek hiyaba jartzeak edo ez jartzeak ez du determinatzen gizartea modernoa den ala ez; emakume batek hiyaba erabil dezake eta hagitz modernoa izan. Tradizioaren eta modernitatearen arteko eztabaida ez da horretara mugatzen.

Arabiar kulturaren barruan, hiyaba existitzen zen, “Arabia preislamikoan” eta errespetagarritasun zeinua adierazteko erabiltzen zen. Hau, desberdintzen zituen askatasuna zuten emakumeak eta ez zutenak.

Lehen emakume Arabeak, eskubide gehiago zituen. Sexu harreman libreak izan ahal zituen eta haien gizonak gaitzetsi, baina denborarekin hori guztia aldatu egin da. Mahoma garaian, patriarka aginpidea izatera igaro zen. Beraz, emakumea ia eskubide guztiak galdu zituen eta gizona, nahi zituen emakumeekin ezkondu ahal zen eta baita, haiek gaitzetsi nahi zituenean. Gainera, gaitzetsiak ziren ia emakume gehienak, gabezian amaitzen zituzten eta askok, prostituzioan edo limosnak eskatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario