Afrikako zenbait tribuetan beltz
albinoekiko diskriminazio izugarria dago.
Albinoek, gehienbat, guraso beltzak dituzte, baina haiek azal zurikoak, begi urdinekoak eta ile horia daukate. Afrika guztian albinoak zoritxarrekoak dira. Guraso gehienek etxetik botatzen dituzte; milaka erritu daude, haien odol eta hezurrak oso preziatuak baitira. Ehiztari asko daude albinoak hartu eta hiltzen dituztenak, etxez-etxe doaz eta hauen familien aurrean burua mozten diete, haien odola edateko, hezurrekin amuletoak egiten dituzte, mutilen barrabilak biagra bezala erabiltzen dituzte.
Zertarako egon dira beltzak diskriminazioaren aurka borrokatzen, XXI. mendean, zenbait tokitan orain berdin egiten badute? Hipokresia hutsa dela uste dut, ahulagoak diren pertsonekin sartzen gara beti, noski. Albinoek, adibidez, inolako laguntzarik ez daukate, inork ez diete laguntzen, gobernuek beste alde batera begiratzen dute. Horrela ez da inoiz, herrialde bat garatuko, baina nork egingo du haiengatik? Inork ez du ezer egin nahi. Gobernuren batek zerbait egin arte, hau ez da geldituko eta milaka albino jarraituko dira hiltzen. Neurri gehiago hartu beharko lirateke, azken finean pertsonak personak dira eta horrela tratatu behar ditugu.
Oso sarrera egokia. Asko gustatu zait berri hau irakurtzea. Ados nago zure iritziarekin, nire ustez ere, gobernuak zeozer egin beharko du diskriminazio honekin bukatzeko. Haiek jakingo dute inor baino hobeto zer sentitzen den diskriminatuak izatea, beraz, haien esku dago guzti honekin bukatzea, beltz albinoak bizitza hobeago bat edukitzeko.
ResponderEliminar