HAUSNARKETA PERTSONALAInmigrazioa, gero eta gehiago ematen ari den gertakari soziala da. Batzuk honen kontra daude eta beste batzuk alde.
Kontra daudezen pertsonek esaten dute, inmigranteek lana kentzen dutela, desberdinak direla, biolentzia ekartzen dutela…nire ustez, lanaren kontua gaia, aztertzekoa izango litzateke. Nik ez dut uste lanik kentzen digutenik baina egia esan, enpresa askok haietaz aprobetxatzen direla. Hona datozenean, eskaintzen dizkieten lan gehienak diru gutxikoak izaten dira eta beraz, haiek onartzen dituzte. Modu horretan, askotan, leku horretako pertsonak lanetik botatzen dituzte inmigranteak hartuz. Egoera hau, ekarri ditzake pertsona batek inmigranteak lanak kentzen dizkigutela esateko baina egia esan, ez dira haiek kentzen digutenak baizik eta esplotatuak izaten direnak. Laneko enpresen buruzagia diru berberagatik kontratatuko balitu, ez litzateke hau guztia gertatuko. Gainera, askok papelak lortzeko zailtasunak izaten dituzte. Lanetan, esplotatuak izaten direlako eta lan egiten dutelako askok, papelik gabe eta kontraturik gabe edo familia bat ez badute bertan osatzen ezin dituzte lortu.
Hego Euskal Herrian litekeena da paperik gabe 30.000 bat etorkin egotea, baina oso kasu gutxitan ari da egoera zuzentzen, oztopo ugari jartzen baitzaizkie, bai eskatzen diren baldintzak asko direlako, bai zehazgabeak direlako edo etengabe aldatzen dituztelako. Adibide gisa, prozesua hasi baino lehen esaten zen nahikoa izango zela errolda agiri arrunt batekin, baina praktikan hori ez da gertatu, agiri berezia eskatu dutelako.
Gainera prozesua gauzatzeko Hego Euskal Herrian bakarrik sei bulego zabaldu dira, bi Bizkaian, bana Gipuzkoa eta Araban, eta Nafarroan beste bi, eta ordutegia oso murritza dute. Horietan gehien entzuten den esaldia zera da: "Zatoz bihar berriro, paper gehiagorekin...". Gainera, bulegoetan lan egiten dutenek, kasu askotan ez dakite zer erantzun eman, formakuntza falta zaielako. Dena dela, baimena lortzea ere, ez da behin-betiko irtenbidea, urtebeteko iraupena baitu. Beraz, etorkinek, oro har, pairatzen duten esplotazio egoera ez du konponduko. Inmigranteek jarraituko dute enpresaburuen interes eta borondatearen menpe.
Gainera, ekartzen dituzten ikasketa asko, hemen ez dituzte baliozkotzen eta horrek haiek hemen ikasketarik ez edukitzea suposatzen du.
Kontuan izan behar dugu, egoera ez dela batere erreza gure artean dokumentazirik gabe bizi diren pertsonentzat. Asko dira beldurraren menpe bizi diren etorkinak. Baina badira egoera latzagoetan bizi direnak ere.
Badira euren herrietatik alde egin behar dutenak beraien bizitza arriskuan dagoelako, beraien egoera ekonomikoa ezin txarragoa delako, badira bizi maila hobeago baten eta ongizatearen bila alde egiten dutenak…
Bidai gogor eta beldurgarri baten ostean heldu dira Afrikako Malitik, Gambiatik, Kamerunetik, Senegaletik,... Ceuta eta Melillako harresietara, euren helburua europan sartzea izanik.
Inmigrazioa errealitate bat da. Mugimendu migratorioak gertatzen dira eta jarraituko dira gertatzen. Jendea iristen jarraituko da eta hartu beharreko neurri politikoak ezin dira bide polizial, militar eta eskubideen zapalkuntzan oinarritu.
Seguraski, ondo bizi den norbait haiek duten bizimodua izango balu, lekutik ere aldatuko zela. Denok non bizi aukeratzeko eskubidea dugu eta errespetatu behar dugu. Egia esan, batzuk, hona biolentzia sortzen, lapurretan eta drogen kontuarekin ibiltzeko etortzen direla baina ez ditugu guztiak epaitu behar hori egiten duten pertsonengatik. Azkenean pertsona bakoitza desberdina da nahiz eta kultura berdinean murgildu. Gainera, zenbat eta kultura gehiago jakin eta ulertu, niretzat aberastasuna sortzen du. Bakarrik kultura bat ulertzea edo ikustea, oso triste iruditzen zait, azkenean, gure inguruan ere begiratu behar dugulako eta ez begiak itxi.