21.1.10

HIYAB



Aukeratutako beste gai bat “hiyab” izan da. Emakume askok beren borondatez janzten dute hiyaba, ilea estaltzen duen zapia. Batzuk, oihala kulturarekin edo erlijioarekin lotutako usteengatik jartzen dute. Beste batzuk, aldiz, klase baxuagokoak, ohituraz erabiltzen dute eta ez dute arrazoiari buruz pentsatzen. Horretaz gain, zapi islamdarra eta janzkera modernoa elkartzen dituzten estilo pila bat daude. Emakumeek hiyaba jartzeak edo ez jartzeak ez du determinatzen gizartea modernoa den ala ez; emakume batek hiyaba erabil dezake eta hagitz modernoa izan. Tradizioaren eta modernitatearen arteko eztabaida ez da horretara mugatzen.

Arabiar kulturaren barruan, hiyaba existitzen zen, “Arabia preislamikoan” eta errespetagarritasun zeinua adierazteko erabiltzen zen. Hau, desberdintzen zituen askatasuna zuten emakumeak eta ez zutenak.

Lehen emakume Arabeak, eskubide gehiago zituen. Sexu harreman libreak izan ahal zituen eta haien gizonak gaitzetsi, baina denborarekin hori guztia aldatu egin da. Mahoma garaian, patriarka aginpidea izatera igaro zen. Beraz, emakumea ia eskubide guztiak galdu zituen eta gizona, nahi zituen emakumeekin ezkondu ahal zen eta baita, haiek gaitzetsi nahi zituenean. Gainera, gaitzetsiak ziren ia emakume gehienak, gabezian amaitzen zituzten eta askok, prostituzioan edo limosnak eskatzen.
HAUSNARKETA PERTSONALA

Inmigrazioa, gero eta gehiago ematen ari den gertakari soziala da. Batzuk honen kontra daude eta beste batzuk alde.

Kontra daudezen pertsonek esaten dute, inmigranteek lana kentzen dutela, desberdinak direla, biolentzia ekartzen dutela…nire ustez, lanaren kontua gaia, aztertzekoa izango litzateke. Nik ez dut uste lanik kentzen digutenik baina egia esan, enpresa askok haietaz aprobetxatzen direla. Hona datozenean, eskaintzen dizkieten lan gehienak diru gutxikoak izaten dira eta beraz, haiek onartzen dituzte. Modu horretan, askotan, leku horretako pertsonak lanetik botatzen dituzte inmigranteak hartuz. Egoera hau, ekarri ditzake pertsona batek inmigranteak lanak kentzen dizkigutela esateko baina egia esan, ez dira haiek kentzen digutenak baizik eta esplotatuak izaten direnak. Laneko enpresen buruzagia diru berberagatik kontratatuko balitu, ez litzateke hau guztia gertatuko. Gainera, askok papelak lortzeko zailtasunak izaten dituzte. Lanetan, esplotatuak izaten direlako eta lan egiten dutelako askok, papelik gabe eta kontraturik gabe edo familia bat ez badute bertan osatzen ezin dituzte lortu.

Hego Euskal Herrian litekeena da paperik gabe 30.000 bat etorkin egotea, baina oso kasu gutxitan ari da egoera zuzentzen, oztopo ugari jartzen baitzaizkie, bai eskatzen diren baldintzak asko direlako, bai zehazgabeak direlako edo etengabe aldatzen dituztelako. Adibide gisa, prozesua hasi baino lehen esaten zen nahikoa izango zela errolda agiri arrunt batekin, baina praktikan hori ez da gertatu, agiri berezia eskatu dutelako.

Gainera prozesua gauzatzeko Hego Euskal Herrian bakarrik sei bulego zabaldu dira, bi Bizkaian, bana Gipuzkoa eta Araban, eta Nafarroan beste bi, eta ordutegia oso murritza dute. Horietan gehien entzuten den esaldia zera da: "Zatoz bihar berriro, paper gehiagorekin...". Gainera, bulegoetan lan egiten dutenek, kasu askotan ez dakite zer erantzun eman, formakuntza falta zaielako. Dena dela, baimena lortzea ere, ez da behin-betiko irtenbidea, urtebeteko iraupena baitu. Beraz, etorkinek, oro har, pairatzen duten esplotazio egoera ez du konponduko. Inmigranteek jarraituko dute enpresaburuen interes eta borondatearen menpe.

Gainera, ekartzen dituzten ikasketa asko, hemen ez dituzte baliozkotzen eta horrek haiek hemen ikasketarik ez edukitzea suposatzen du.


Kontuan izan behar dugu, egoera ez dela batere erreza gure artean dokumentazirik gabe bizi diren pertsonentzat. Asko dira beldurraren menpe bizi diren etorkinak. Baina badira egoera latzagoetan bizi direnak ere.

Badira euren herrietatik alde egin behar dutenak beraien bizitza arriskuan dagoelako, beraien egoera ekonomikoa ezin txarragoa delako, badira bizi maila hobeago baten eta ongizatearen bila alde egiten dutenak…

Bidai gogor eta beldurgarri baten ostean heldu dira Afrikako Malitik, Gambiatik, Kamerunetik, Senegaletik,... Ceuta eta Melillako harresietara, euren helburua europan sartzea izanik.

Inmigrazioa errealitate bat da. Mugimendu migratorioak gertatzen dira eta jarraituko dira gertatzen. Jendea iristen jarraituko da eta hartu beharreko neurri politikoak ezin dira bide polizial, militar eta eskubideen zapalkuntzan oinarritu.

Seguraski, ondo bizi den norbait haiek duten bizimodua izango balu, lekutik ere aldatuko zela. Denok non bizi aukeratzeko eskubidea dugu eta errespetatu behar dugu. Egia esan, batzuk, hona biolentzia sortzen, lapurretan eta drogen kontuarekin ibiltzeko etortzen direla baina ez ditugu guztiak epaitu behar hori egiten duten pertsonengatik. Azkenean pertsona bakoitza desberdina da nahiz eta kultura berdinean murgildu. Gainera, zenbat eta kultura gehiago jakin eta ulertu, niretzat aberastasuna sortzen du. Bakarrik kultura bat ulertzea edo ikustea, oso triste iruditzen zait, azkenean, gure inguruan ere begiratu behar dugulako eta ez begiak itxi.

20.1.10


Afrikako zenbait tribuetan beltz albinoekiko diskriminazio izugarria dago.
Albinoek, gehienbat, guraso beltzak dituzte, baina haiek azal zurikoak, begi urdinekoak eta ile horia daukate. Afrika guztian albinoak zoritxarrekoak dira. Guraso gehienek etxetik botatzen dituzte; milaka erritu daude, haien odol eta hezurrak oso preziatuak baitira. Ehiztari asko daude albinoak hartu eta hiltzen dituztenak, etxez-etxe doaz eta hauen familien aurrean burua mozten diete, haien odola edateko, hezurrekin amuletoak egiten dituzte, mutilen barrabilak biagra bezala erabiltzen dituzte.
Zertarako egon dira beltzak diskriminazioaren aurka borrokatzen, XXI. mendean, zenbait tokitan orain berdin egiten badute? Hipokresia hutsa dela uste dut, ahulagoak diren pertsonekin sartzen gara beti, noski. Albinoek, adibidez, inolako laguntzarik ez daukate, inork ez diete laguntzen, gobernuek beste alde batera begiratzen dute. Horrela ez da inoiz, herrialde bat garatuko, baina nork egingo du haiengatik? Inork ez du ezer egin nahi. Gobernuren batek zerbait egin arte, hau ez da geldituko eta milaka albino jarraituko dira hiltzen. Neurri gehiago hartu beharko lirateke, azken finean pertsonak personak dira eta horrela tratatu behar ditugu.

TUTORIALA

Hau, Eneritzek eta nik egindako tutoriala da. Hemen, guk egindako multimedia azaltzen dugu pausuz pausu. Tutorial hau, camtasia studio programarekin egin dugu eta azaldutako multimedia, movie maker programari buruzkoa izan da.

Hau nik (Izaskun Puente) egindako power point-a da. Bertan, bai internetetik ateratako informazioa bai argazkiak sartu ditut eta espero dut zuen gustokoa izatea eta hausnartzeko balio izatea.

19.1.10

MULTIMEDIA

Bideo hau, Eneritzek, Tamarak eta nik (Izaskun Puente) egindakoa da. Emakumearen kontrako indarkeria gaia aukeratu dugu, gizarte honetan, gero eta gehiago ikusten den arazoa delako. Erabili dugun programa, movie maker izan da eta bertan ezarritako abestia, Amaralen "salir corriendo" abestia da.


Taula honetan, Bizkain dauden marokkiar espainolen eta atzerrikoen kopurua agertzen da. Datuak, interneteko albiste batetik ateratakoak dira.

LurraldeaMarokkiar espainolakAtzerriko marokkiarrak
Bizkaian6301198

14.12.09

Hemen usten dizuet etorkinen egoerari buruz aurkitu dudan abesti izugarria. Nire ustez, musika eta letren bidez, hau bezalako abesti izugarri politak baina aldi berean gogorrak sortu al dira. Honen adibide bat Chambao dugu. Abesti honek, etorkinek haien herrietatik ateratzen ahalegintzen direnean, pairatu behar dituzten tristurak eta penak kontatzen dizkigu.
Hona hemen "estribillo"-an esaten duena; oso gogorra iruditu arren, egunero gure errealitatean gertatzen dena baita.

Haurren beldurra diskriminazio egoera honetan:

Inmigrazioa eta arrazismoaren gainditzea gaiaren inguruko jardunaldien laburpen eta ondorio garrantzitsu asko, adarra.org orrian aurkitu daitezke.

9.12.09

kultur aniztasunaren bideo bat da eta bertan, denok kontuan izan beharreko datu batzuk aipatzen ditu.

1.12.09

Etorkinak

Power point hau etorkinei buruz doa eta oso interesgarria iruditu zait, horregatik hau sartzea bururatu zait. Hau slideshare orrian aurkitu dut.

Podomatic webgunean sartu naiz eta inmigrazioari buruzko soinu bat aurkitu nahian ez dut aurkitu baina honako hau inmigraziori buruz aurkitu dut eta oso interesgarria iruditzen zait, horregaitik zeuen eskura uztea erabaki dut.

title="Wordle: Sobre la inmigracion"> src="http://www.wordle.net/thumb/wrdl/1255951/Sobre_la_inmigracion"
alt="Wordle: Sobre la inmigracion"
style="padding:4px;border:1px solid #ddd">

17.11.09

Mintzagaiak izeneko blokean eta
2007/05/04 egunean argitaratutako, inmigrazioa, herritartasuna eta arrazakeria, asko gustatu zait, horren barruan inmigrazioari buruzko gai asko daudelako.

3.11.09

Hona hemen Eneritzek eta nik, Web 2.0-ri buruz eginiko mapa kontzeptuala. Mapa hau egiteko, Carlos Castañok eta Inmaculada Maiz-ek, EHUko irakasleek eginiko "Ikasketa Prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartean" izenburua duen testua kontuan hartu dugu. Mapa kontzeptual hau egin ahal izateko, Cmap tools programa erabili dugu.

27.10.09

Gai honi buruz aurkitu dudan Inmigrazio Euskal Herrian artikulua, interesgarria dela iruditu zait. Iraitz Lazkano, Ioseba Landa, Asier Arandia eta Aitor Garagarzak eginikoa izan da. Hemen usten dut artikulu honen orrialdea, norbait ikusi nahi ezkero, arazorik ez izateko:
Hemen kolore desberdineko hankak eta eskuak argazki moduan ipini ditut, denok ikusteko, berdinak garela nahiz eta kolorea ezberdina izan. Guztiok eskubide berdinak ditugu eta ohitura ezberdinak izan arren, bai ohiturak, bai bizimodu desberdinak, errespetatu behar dira.

21.10.09

Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean.

XX. eta XXI. mende hasieran, ekonomia eta gizartean aldaketa nabarmenak eman ziren eta industrial gizarte batetik, informazioaren eta ezagutzaren gizartera igaro zen. Aldaketa horren arrazoi garrantzitsuenetarikoak: globalizazio prozesua, informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragina eta ezagutzaren administrazioa izan ziren. Ezagutzaren garrantzia sustatzen da eta horren ondorioz, kontzeptu berriak, teknologi berriak...sortzen dira. Horien bi adibide, internet eta telefonia mugikorra izan daitezke.

Ikaskuntzan eta lanean ingurune berria daukagunez, horrek etengabeko ikaskuntza ekartzen du eta pertsona helduen heziketa gero eta garrantzi handiagoa duen alorra bihurtzen da, profesionalki eta pertsonalki ongi hezitako pertsonak behar direlako.

Ordenagailuei garrantzi handiagoa ematen zaie eta hauek erabiltzea, informazioa bertan eskuratzea... Sarearen parte bihurtzen irakatsi behar da.

Web 2.0 kontzeptuak esaterako, iraultza sortu du interneten ikuskeran. Hau sarean ibiltzeko modu berri bat da eta pertsonak kontsumitzaileak izatetik, sortzaileak izatera pasatzen ditu. Horren ezaugarririk nabarmenena, erabiltzaileak edukia sortzeko eskaintzen duen erreztasuna izango litzateke. Gainera, asko dira dituen aukerak: post-a, weblog...

Informazioaren eta ezagutzaren gizarteak eskaera berriak sortzen dizkie profesionalei, esaterako, ezagutzak eguneratzea.


Ikusi daitekeenez, aurrerapen nabarmenak eman dira eta gainera, oso arin. Denbora gutxitan asko aldatu baita dena baina esan beharrekoa da, gazteak, helduak baino prestatuago daudela. Egoera horretara moldatzeko prestakuntza prozesu bat eman behar da eta horri e-learing deritzogu.