27.10.09

Gai honi buruz aurkitu dudan Inmigrazio Euskal Herrian artikulua, interesgarria dela iruditu zait. Iraitz Lazkano, Ioseba Landa, Asier Arandia eta Aitor Garagarzak eginikoa izan da. Hemen usten dut artikulu honen orrialdea, norbait ikusi nahi ezkero, arazorik ez izateko:
Hemen kolore desberdineko hankak eta eskuak argazki moduan ipini ditut, denok ikusteko, berdinak garela nahiz eta kolorea ezberdina izan. Guztiok eskubide berdinak ditugu eta ohitura ezberdinak izan arren, bai ohiturak, bai bizimodu desberdinak, errespetatu behar dira.

21.10.09

Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean.

XX. eta XXI. mende hasieran, ekonomia eta gizartean aldaketa nabarmenak eman ziren eta industrial gizarte batetik, informazioaren eta ezagutzaren gizartera igaro zen. Aldaketa horren arrazoi garrantzitsuenetarikoak: globalizazio prozesua, informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragina eta ezagutzaren administrazioa izan ziren. Ezagutzaren garrantzia sustatzen da eta horren ondorioz, kontzeptu berriak, teknologi berriak...sortzen dira. Horien bi adibide, internet eta telefonia mugikorra izan daitezke.

Ikaskuntzan eta lanean ingurune berria daukagunez, horrek etengabeko ikaskuntza ekartzen du eta pertsona helduen heziketa gero eta garrantzi handiagoa duen alorra bihurtzen da, profesionalki eta pertsonalki ongi hezitako pertsonak behar direlako.

Ordenagailuei garrantzi handiagoa ematen zaie eta hauek erabiltzea, informazioa bertan eskuratzea... Sarearen parte bihurtzen irakatsi behar da.

Web 2.0 kontzeptuak esaterako, iraultza sortu du interneten ikuskeran. Hau sarean ibiltzeko modu berri bat da eta pertsonak kontsumitzaileak izatetik, sortzaileak izatera pasatzen ditu. Horren ezaugarririk nabarmenena, erabiltzaileak edukia sortzeko eskaintzen duen erreztasuna izango litzateke. Gainera, asko dira dituen aukerak: post-a, weblog...

Informazioaren eta ezagutzaren gizarteak eskaera berriak sortzen dizkie profesionalei, esaterako, ezagutzak eguneratzea.


Ikusi daitekeenez, aurrerapen nabarmenak eman dira eta gainera, oso arin. Denbora gutxitan asko aldatu baita dena baina esan beharrekoa da, gazteak, helduak baino prestatuago daudela. Egoera horretara moldatzeko prestakuntza prozesu bat eman behar da eta horri e-learing deritzogu.